Aitzinsolasa
Mise à jour le Jeudi, 08 Mars 2007 14:14 Écrit par Jean-Pierre Joignant Mercredi, 28 Février 2007 09:46
Baiona-Euskal Herriko Merkataritza Ganbara ipar Euskal Herrian kokatu ate ekonomiko bat da, Frantzian zein Europako beste hainbat herrialdetan enpresen instalazioa ahalbidetzen duena.
Euskal Herriak 10 000 saltegi, industria eta enpresa kontatzen ditu, tokiko sare ekonomikoa osatzen dutenak. Gure eskualdeko eragile sozio-ekonomiko guziek ongi dakite behar duten sustengu eta aholkularitza Merkataritza Ganbaran aurki dezaketela.
Gainera, Euskal Herria harrera lurra izan da, beti, Iberiar Penintsularen hurbiltasun geografikoaz baliatu, eta puntako ingurumen teknologikoaz zein bizi kalitate paregabeaz gozatu nahi duten pertsona ekintzaileentzat.
Baiona-Euskal Herriko Merkataritza Ganbarak lagunduko zaitu zure iharduera muntatzen, sortzen, eta finantzaketak bilatzen. Merkataritzako lehia, administrazio izapide eta lankideen prestakuntzari buruzko aholkuak emanen dizkizu.
Ezinbesteko solaskidea izanen da zure enpresaren bizitzako gako-uneetan.
Bestalde, Baiona-Euskal Herriko Merkataritza Ganbarak prestakuntza eskaintzen du alor guzietan eta ondoko bi eskolak zuzentzen ditu : ESTIA, ingeniarien eskola eta Baionako Kudeaketa eta Merkataritza Eskola.
Ganbarak Baionako merkataritzako portua eta Donibane Lohizune-Ziburuko arrantza-portua ere kudeatzen ditu.
EU


